XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ideiak aldatu dira, jarrerak ez.
Doktrina haietan, klaseek historian leku jakin bat zuten, egiteko ezagun determinatu bat, oinarrizkoak; nazioek beste lekutxo bat zuten, bazterkoia, galdu samarra, periodotxo labur batean iragakorra, beti ere klaseetatik egonez menpe (nazio-arazoa burgesiatik); bere lekua zuen Estatuak.
Nazioak edo nazionalismoak gainditu adina, Estatuak behar zituen birrindu sozialismoak, produkzio hondasunen jabego pribatua ezabatu, klase-diferentziak xahutu.
Hori dena abandonatzen bada, historiaren zein filosofiarekin geratu da sozialismoa, gaitzerizten jarraitzeko abertzaletasunari?.
Zerk
Lehen internazionalistak, orain kosmopolitak gara.
Halaber, doktrina haietan paper bat zegokion gizabanakoari, beste bat sozietateari.
Hain zuzen ezkerra, sozialismoa,
Eta ez zen arduratzen gizabanakoaz, ezperen sozietateaz.
Gizarte horretan bakarrik indibiduoaz,
Badakigu, sozialismoa sozietatearen aldeko altxatu denean liberalismoaren aurka, beronen sozietate kontzeptu abstraktua heredatu duela.
Razionalista.
Inhumanoa.
Baina orain, gizabanakoa
Orain gertatzen da, nazioak baliorik ez omen duela, indibiduoak besterik ez dagoelako! (lehen, klaseak eta gizadia besterik ez zegoelako).
Doktrina haietan progresoa zen historiaren mugimendu modua, progreso ekonomikoaren gainean soziala, morala, artistikoa eta bestelako guztiak omen zebiltzala zaldun.